2024ko Gipuzkoako Ahotsak Zikloaren barne.
Kulturaren sustraietan oinarritua dagoen etenik gabeko emanaldia da, mundutik espaziorako bidea eginaraziko diguna, ingurugiro ezberdinetatik (abestietatik) igaroz.
“Folk teknologikoa” estetika, egiteko modu eta sonoritate finko bat dituen “folklore instituzionalizatutik” haratago dagoen proposamenada. Alde batetik gaurkoteknologiak eta bestetik "Euskal-kultura" uztartzen dituena.Folk teknologiko etaelektronikoa, ez diskotekarako musika izango delako, baizik eta erabilitako materiala erabat digitala eta elektronikoa izango delako (ordenagailua, midi kontrolagailua, datuen # URAK eraldaketa, ikusizkoak, e.a.)
Goierriko hiru emakumeren batasunetik sortu zen Gilda taldea duela urte gutxi.
Amagoia eta Maialen Aiestaran ahizpekin batera Anabel Toral da hirugarren osagaia Gildan eta bigarren lan bat kaleratu dute, 'Basati'.
Konfiantza gehiago dutela argi geratu da lan honetan, aurrerapauso nabarmena eman dute Gildakoek eta zuzenekoetan ere ari dira.