2024ko Adarretatik jaialdiaren barne.
Zarautzetik dator Bermuda Kolektiboa. Musika elektronikoa bere modu ezberdin guztietan sustatzeko helburuarekin jaiotako egitasmoa. Danel Esnal “Xiarroman” eta Iñigo Aramendi “Anwolt” kideak dira elkarteko musika arloaren arduradunak. Zarauzko Arraio Irratian “Bermudatik” izeneko irratsaioa zuzentzen dute. Irratsaio hau oso ezaguna egin da euskal musika alternatibo panoraman, gonbidatu zerrenda oparoagatik, erreferente bat bilakatuz. Azkenaldian, Xiarroman eta Antwolt bikotea sarri aurkituko duzu edonon DJ saio interesgarri eta dibertigarriak eskaintzen.