Bi pertsonek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiterako garaian eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. Horrexegatik MASKARATZEN dira.
Bi maitemindu maskaratuen istorioa da Eros eta bere maskarak. Eros, maitasunaren jainkoaren gezi-kolpetik hasita, hainbat jainko greziarrek oztopoak jarriko dituzte erlazioan: Ares, gerraren jainkoak, bere eztabaidekin eta Kronos, denboraren jainkoak, bere monotonia higuingarriarekin, besteak beste. Hala, maitasuna tragedian urtzeko.
Fitxa teknikoa