Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
Koreografia eta dantza: Garazi Lopez de Armentia, Eva Guerrero.
‘Tierra de nadie’ dantza da, baita ahotsa, zuzeneko musika, atmosfera poetikoak, natura, emakume-animaliak, gorputz arrotzak, soinu oroitarazleak… ere. Bi dantzari eta eszenako bi abeslari gorputzaz eta objektuez baliatzen dira ertz eta bazterrez, topaketez eta desadostasunez hitz egiteko. Azalaz hitz egiten du, larrua uzteaz, ozeanoaz, apneez eta korronteez, alde egiteko eta ez itzultzeko gogoaz, mugez, eustez hitz egiten du. ‘Getxo Eszena Irekia’ deialdian hautatutako ikuskizuna.