2024ko Gipuzkoako Ahotsak Zikloaren barne.
Dantzari profesionala, abeslaria eta konpositorea.
2016an hasi zen lehen abestiak konposatzen, Beñat Urteagarekin batera, gitarran (Idiazabal). 2020an kaleratu zituen lehen bi singleak (Ekilore eta Ciao), Kepa Benz (ekoizlea, Irun). Gaur egun, Dice Sound (ekoizlea eta soinu ingeniaria) eta Antonio el Haro (gitarrista) musikariekin batera lan egiten du Granadan.
Flamenkoaren eta folklorearen sustraietatik edanez osatzen du bere musika estiloa, arabiar eta andalustar iruditeriaren bidez, eta egungo soinura eramaten du fusioaren bidez (pop andalustarra).
(Andrea Vitoria) Musika estilo desberdinetatik jaio den abeslari eta dantzari urbanoa da.
Erritmo biziz, euskeraz eginiko musikarekin dantza giroa sortzen duen ikuskizuna eskeintzen du bere dantzari eta DJ-arekin batera. 2019an atera zuen bere lehenengo EP-a”Crush” izenekoa, abeslari ezberdinen kolaborazioekin.
Euskeraz zehin erderazko abestiez osatua. Oraingoan, EP berri batekin dator, Medusa, eta bertan estilo oso desberdinak eskeintzen dizkigu:
Dembow-a, tecnoa, afrobeata reggeaetoia... Erritmo hauekin publikoarekin konektatu eta dantzan jartzen ditu denak bere zuzenekoan.