2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.
Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lur-jabea eta langilea.
Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Boterea eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Protagonistak elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia, baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina… Inkonformista da. Besteak, sinpleki, iraun nahi du, bizi.
Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du, dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka askotarikoak eztabaidatzeko asmoz, beste behin ere landa eremuko gaiak erdigunean jarriz. Lantaldea bizkaitarra izanik, fenomeno horrek zeharo inguratzen ditu haien bizilekuak, eta ardura erreal bat izan da azken urteotan biderkatu den basogintza ereduaren eragin ekologikoa. Hori dela eta, testua bizkaiera jasoan sortu da.
Fitxa artistikoa: