2024ko BAD Bilbao - Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barne.
In Perspective dantzaren, arkitekturaren eta musikaren arteko topaketan oinarritutako diziplina anitzeko emanaldia da, espazio ez-eszenikoetan egiten dena. Bere izenak dioen moduan, perspektibarekin jokatzen du, giro zinematografikoa sorraraziz. Bilboko Eliz Museorako konposizio berezia da, espazioa eta ingurune arkitektonikoa kontuan hartzen baitira, non, nola eta zer dantza sortu behar den erabakitzeko. Publikoa ibiltzen doa ikuskizuna zabaltzen den heinean eta, hortaz, dantza-eszena desberdinak deskubritzen ditu bizirik dagoen espazioa osatzen duten ehundura, kolore, argi, perspektiba eta bestelako elementuetan inspiratuta.
Dantzak ikuslea eta arkitektura lotzen ditu, eta horixe da piezaren narratiba nagusia.
Sorkuntza-prozesuaren ezaugarrietako bat da prozesua gauzatzen den espazioan bizi diren pertsonen aurrean egiten dela.
In Perspective/Heritage BBVA Fundazioaren 2023ko Kultur Ikertzaile eta Sortzaileentzako Leonardo Bekaren laguntzarekin egindako proiektua da.
Fitxa artistikoa: