IV. Literaktum Txikiak Ilustrazio Lehiaketa antolatu da Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte).
Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila bitarteko haurrei zuzendutako ilustrazio lehiaketak oraingoan Nur-en abenturak izango ditu ardatz. Parte hartzaileek abentura horien inguruko marrazki libre eta pertsonala egin beharko dute.
Marrazkia egiteko inprimakia hemen deskarga daiteke, oinarriekin batera, eta Haur Liburutegi Nagusian edo kultur etxeetako liburutegietan aurkeztu behar da urriaren 28tik azaroaren12ra.
Hiru kategoria izango dira lehiaketan (Lehen Hezkuntzako 1-2 mailakoak; 3-4 mailakoak eta 5-6 mailakoak) eta maila bakoitzeko hiruk jasoko dute saria: diploma, liburuak erosteko 30 euroko txartela eta Toti Martinez de Lezea idazleak sinatutako Nur-en abenturen liburua. Sari banaketa ekitaldia azaroaren 22an izango da, San Jerónimo Aretoan, 18:00etan. Bertan, Toti Martinez de Lezea idazlea, eta Nur-en sortzailea, eta Ivan Landa, ilustratzailea, ezagutzeko aukera izango da.
NUR-en liburuak Donostiako Liburutegi Udal Sarean lotura honetan.