2024ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren barne.
Munduan badira pobrezian murgildutako leku batzuk, non bizitzea bera egunero baldintzarik eskasenetan bizirautea bihurtzen den. Lagarta gaixorik dagoen emakume bat da, ia baliabiderik gabe bizi da, eta gauza gehiegi saldu ditu bere bizitzan, aurrera ateratzen saiatzeko. Dena da salgarri, baita bizitza bera ere. Lapin Lagartaren sareetan erori den neska gazte, ameslari eta errugabea da, eta Lagartak haren gauzarik preziatuena, ilusioa, nola hondoratzen duen ikusiko du.