2024ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren barne.
Madrilgo Malasaña auzoko lokal batean, lau pertsonaiak ezinbestean partekatu beharko dituzte laurogei metro koadro, segururik gabeko arma eta oroitzapen arriskutsuz betetako gau batean. Lucía eta Verónica, polizia nazional izan nahi zuten bi hautagai zapuztuak, ordu luzez egonen dira Gabriela Cortacabeza ile-apaindegiko jabe handiustearekin eta haren langilerik onena baina neurotikoena den Fernandarekin.
Lavar, marcar y enterrar, bala, burezur eta ileordez betetako komedia da. Lavar, marcar y enterrar obrak erakutsiko digu eskuko lehorgailuak sortzen duen beroaz baliatuz gauzatu daitekeela mendekua, eta ez dagoela tindagai on bat baino defentsa hoberik. Lavar, marcar y enterrar antzezlanak erakusten digu erraza dela iragana lurperatzea, baina oso zaila dela iragana geldirik eta isilik mantentzea ile-apaindegi bateko sotoan.