Lekeitioren 700. urteurreneko egitaraua

Lekeitio 2024(e)ko azaroaren 3(e)tik 2025(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • Lekeitioren 700. urteurreneko egitaraua

1325eko azaroaren 3an Maria Diaz Harokoak hiri-gutuna eman zion Lekeitioko herriari.

2025ean, 700 urte beteko dira eta aukera ezin hobea da, Lekeitioko herriaren ondare aberatsa ezagutzeko; kontserbazio, zaharberritze, ikerketa eta difusio lanak egiteko… Baita gozatu eta ondo pasatzeko ere.

Horretarako, ondare-lantaldeak, herriko eragileek lagunduta, denbora darama jarduera-programa zabal bat prestatzen, 2024ko azaroaren 3an hasi eta 2025eko azaroaren 3an amaituko dena, hain zuzen ere, hiribilduak 700 urte betetzen dituen egunean.

Webgune honetan, ospakizunaren xehetasunak aurkituko dituzue. Orain ikusten ari zaren egitaraua urtean zehar osatzen joango da, beraz, sarri kontsultatzea gomendatzen zaizue.

lekeitio.com

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko azaroaren 3(e)tik 2025(e)ko azaroaren 3(e)ra
  • LekuaLekeitio
  • Ikusi agenda Lekeitio

Non