2024ko Midnight Boogie Weekend azaroaren 8an eta 9an ospatuko da.
Vital Fundazioak eta Midnight Boogie elkarte kulturalak ‘Midnight Boogie Weekend’ jaialdia antolatzen dute. Jaialdi horrek, berriz ere, soul musikaren zaleak bilduko ditu Arabako hiriburuan, ez baitute estilo horretaz gozatzeko aukera askorik.
Indartsu iritsi zen 70eko eta 80ko hamarkadetan, banda handien bitartez eta gazteek Estatu Batuetara edo Ingalaterrara egiten zituzten bidaietatik euren maletetan ekartzen zituzten diskoen bitartez, soul eta R&B musika gospeletik hurbil dauden soinuetatik hasi eta funk edo jazzeraino iristen da, rhythm & blues eta rock & rolletik ere igarota.
Kontzertu aretoan musika saioak zuzenean emateaz gain, ‘Midnight Boogie Weekend’ jaialdiak filmak edo dokumentalak ere emango ditu, baita DJ saioak eta musika-tailer bat ere, estilo hori etxeko txikienei hurbiltzeko helburuz.
Informazio gehiago: fundacionvital.eus
Azaroak 8
Azaroak 9