2024ko Hemengo Antzerki Erakustaldiaren barne.
Garfio kapitain zaharrak “Sekula Santan” herrialdera iritsi aurretik zuen bizitza gogoratu du. Zazpi itsasoak ikaratu eta arpilatzen zituen pirataren bizitza, munduko piratarik beldurgarrienaren bizitza. Errebelazio horrek erronka berrien bila abiaraziko du.
Ez du bakarrik bidaiatuko; izan ere, abiatu aurretik, Peter Pan itsasmutilik ustekabekoena berarekin eramatea erabakiko du, munduak eskaintzen dion guztia eta bere uhartean giltzapetuta galtzen ari den guztia bertatik bertara mirets dezan. Horrela, egitekorik zailena lortuko du: Peter Pan gizon heldu bihurtzea.
Sorpresak, erronkak eta maitasunak Kariben, James Matthew Barrieren pertsonaiendako ikuspegi errealista batetik berridatzitako istorio berri baten bidez, non jatorrizko obraren kutsu infantila alde batera utzita, heldutasunaz hitz eginen digun heldu bihurtzearen erronka eta mirariez.