Hogei urte daramatza Leioako blues taldeak munduan zehar biraka, 1.200 kontzertu baino gehiago eman dituzte Europan, AEBetan eta Txinan. Urteurrena ospatzeko, gaztelaniazko lehen kantua argitaratu berri dute: ´Si tuviera un día´. Elkarlanean aritu dira Fito Cabrales, Quique González eta David Ruiz (La MODA) eta seikote formatuan aurkeztuko dute zuzenean.