Blues Hotsak 2024 jaialdiaren barruan.
2022an Arte Ederretako Urrezko Domina eman zioten, baina horrek ez dauka garrantzirik. Gitarra bikote, ahots aberatseko kantaria eta instrumentista zehatza gozagarri uztartuak, errepertorio ugaria… Inor gutxik beste horrenbeste.
Auseronek kontzertu bakoitzean berrasmatzen du Auseron. Dylan bezala, kontzertu bakoitzean berritzen da, hor baitago (konposizioak barne, noski) musika borroka guztien muina; abestiaren trazuak bere sortzailearen aurrera datoz mihise zabalduaren gisa soinuaren paisaia berriak konposatzeko, mezu bide berriak irekitzeko. Gehi diezaiogun horri kantariak aurkezten duen pieza bakoitzari ematen dion azpimezua; pelikula bat osatzen dute hitzaldi labur horiek, ipuinaren eta fikzioaren erdibidean, grazia eta ironia jario.
Bai, entreteniturik gozatuko dugu, New Orleanseko berotasuna piztuz Kubako ekialdeko doinuan, zinema beltzeko soinu bandaren ezpalak jazz haizeak jotzen, boleroak eta rocka ahaztu gabe. Ea Radio Futura-ren piezaren bat entzuten dugun irten aurretik. The Jam-ek esango lukeen bezala, That’s Entertainment.