Barakaldoko 2024-2025eko Gabonak: Porrotx, Marimotots eta Pupu eta Lore: "Ostirala iritsi da!!"

Barakaldo 2024(e)ko Abenduak 22
  • Barakaldoko 2024-2025eko Gabonak: Porrotx, Marimotots eta Pupu eta Lore: "Ostirala iritsi da!!"

2024-2025eko Barakaldoko Gabonetako egitarauaren barne.

Gaur egun berezia da eskolan. Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta haien lagunek Txapas irakaslearekin batera emango dute azken lan eguna, elkarrekin ikasitakoa ospatzen. Basoa, jolasak, eskulanak, abestiak, barreak eta bihurrikeriak ez dira faltako.

Txapasekin beti da ostirala! Jarri sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kutxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera!

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Katxiporreta Koop
  • Musika: Xabier Zabala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots
  • Antzezleak:
    • Porrotx– Joxemari Agirretxe
    • Marimotots– Mertxe Rodriguez
    • Pupu– Izaskun Forcada
    • Lore– Joanes Echeveste
    • Txapas– Oihana Sanchez

Laburrean

Non