Irudigileak 2024: Raisa Álavaren eskutik tailer praktikoa

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Abenduak 14
  • Irudigileak 2024: Raisa Álavaren eskutik tailer praktikoa

Irudigileak 2024 zikloaren barne.

2024ko urria eta abendua bitartean egiten den IRUDIGILEAK zikloaren barruan, Raisa Álava artistak ilustrazioari, sormenari eta ikuspegi teknikoari buruzko tailer praktiko bat eskainiko du.

Tailerrak lau orduko iraupena izango du eta bi bloke ezberdinetan banatuko dugu. Lehenengo bi orduetan eskua entrenatuko dugu, eta hainbat ariketa egingo ditugu askatzeko. Hainbat formatutan eta tresnekin lan egingo dugu, paper zuriarekiko errespetua apur bat galtzeko.

Gainerako bi orduetan, ikasitakoa aplikatuko dugu narratibitatean zentratzeko. Mezu bera komunikatzeko modu desberdinak ikusiko ditugu, guztia marrazkiaren edo hitzaren bidez. Tresna errazekin, gure istorioetarako amaiera (edo hasiera) handiak konpontzen ikasiko dugu.

Raisa Álava Robina (Aiara, Araba, 1990) UPV/EHUko Arte Ederretan lizentziatua da, UPV/EHUn zeramika masterra du eta Ilustrazio eta Komikigintza graduondokoa ELISAVA eskolan (Bartzelona).

Gaur egun La Taller-en (Bilbo) egiten du lan. 2019an bere lana Ertibil Bizkaian aukeratu zuten, AirWron (Wroclaw, Polonia) egoitza artistiko bat egin du eta Artium Museoaren (Vitoria-Gasteiz) "Eskualdea" ekoizpen-beka jaso zuen. 2018an Irudika Ilustrazio beka irabazi zuen, Angoulemen (Frantzia) bizi zen eta bakarkako erakusketa bat egin zuen Rekalde Aretoan (Bilbo). 2017an, Kalkografia Nazionaleko Arte Grafikoaren Lehen Saria jaso zuen (Madril).

Gaur egun, The New Yorker, The New York Times, Bloomberg Businessweek eta beste hainbat hedabidetan egiten du lan lanaldi osoko ilustratzaile gisa. Kartelak diseinatzen ibili da ere, besteak beste, 2023ko Frantziako Tourrerako.


Laburrean

Non