Expodistrito 2025 (urtarrila-martxoa)

Bilbao 2025(e)ko urtarrilaren 7(e)tik 2025(e)ko martxoaren 31(e)ra
  • Expodistrito 2025 (urtarrila-martxoa)

Bilboko Udalak EXPODISTRITO, aldi baterako erakusketa deszentralizatuen ohiko zikloa, planteatzen du berriro. Urtarriletik aurrera, edizio berri bat hasiko da, argazkigintza- eta pintura-proposamenak eskaintzeko.

Urtarrilaren 7tik, asteartea, martxoaren 31ra arte, Bilboko auzoetako Udal Zentroetan ikusgai egongo dira ziklo honetako erakusketak. Atal berri honetan, San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan Expodistrito elkartearen proposamen artistikoez gozatu ahal izango dute.

Edizio honetan parte hartu duten artisten artean José Manuel Muro Pereg margolari bilbotarra, Mary Carmen eta Pilar González Bueno (margolariak), Luali Lebser (Equipe Media kolektiboko kidea eta aktibista sahararra) eta Begoña Elexpe, Oscar Cacho, Saioa Prado, Olga Ruiz eta Sergio Verde argazkilariak daude. Proposamen artistikoak hiriko udal zentroetan erakutsiko dira, Bilboko bizilagunek Expodistrito programaren programazio berriaz gozatzeko aukera izan dezaten.

Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira. Egitarau osoa www.kulturabarrutik.eus webgunean kontsulta daiteke.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

MARY CARMEN & PILAR GONZÁLEZ BUENO“Akuarelariko pasioa”
Bi artistek, deskubritu zutenetik pinturaren modalitate horri tinko eskainita, beren lanaren pinturarik adierazgarrienen erakusketa bat bildu dute erakusketa honetarako, publikoak akuarelarekiko sentitzen duten pasioa partekatzeko eta beren sorkuntza bakoitzean islatzeko.

  • Urtarrilak 7-17/Otxarkoaga Udaltegia
  • Otsailak 3-14/Santutxu Udaltegia
  • Otsailak 18-28/San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Martxoak 4-14/Castaños Udaltegia
  • Martxoak 18-31/Begoña Udaltegia

LUALI LEBSER. "SAHARA. Lurralde okupatuak/Territorios ocupados"

Mendebaldeko Sahara Marokoren okupaziopean bizi da 1975etik, Espainiak azken kolonia afrikarra utzi zuenetik. Luali Lebser Equipe Media kolektiboko kidea da eta argazki erakusketa honekin saharar errefuxiatuen kanpamentuetan bizi direnen bizitza erakutsi nahi du. Euskal Fondoa, Euskadiko Toki Erakunde Lankideen Elkarteak lagatako erakusketa.

  • Urtarrilak 8-30/Begoña Udaltegia
  • Otsailak 3-14/San Frantzisko Udaltegia
  • Otsailak 18-28/Santutxu Udaltegia
  • Martxoak 4-31/Abando Udaltegia

JOSÉ MANUEL MURO PEREG

Pintore bilbotar honek txikitatik erakutsi zuen marrazkiarekiko eta pinturarekiko maitasuna: pasio handi bihurtu zitzaizkion. Helduaroan, industrian egindako lana pinturarekin uztartzen jakin izan du. Bizkaiko Elkarte Artistikoko kideetako bat da, eta hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du. Oraingo erakusketan paisaia-pinturak aurki daitezke batez ere, horixe baita bere lanaren ardatz nagusia.

  • Urtarrilak 8-30/Castaños Udaltegia
  • Otsailak 3-14/Errekalde Udaltegia
  • Otsailak 18-28/La Bolsa Udaltegia
  • Martxoak 4-14/Santutxu Udaltegia
  • Martxoak 18-31/Otxarkoaga Udaltegia

BEGOÑA ELEXPE. "Auzo baten erretratuak"

Erakusketa honek Bilboko auzo historikoen muinean murgiltzen du ikuslea, bertako biztanleen eta saltokien aniztasuna, bizitasuna eta benetakotasuna jaso nahi duten argazki zirraragarrien bidez, eta, aldi berean, kontsumo arduratsu, etiko eta baliozko baten garrantzia zabaltzen du. Erakusketa Bilbaohistoriko Elkarteak eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien Elkarteak sustatu dute.

  • Urtarrilak 17-30/Abando Udaltegia
  • Otsailak 3-14/San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia
  • Otsailak 18-28/Castaños Udaltegia
  • Martxoak 4-14/Otxarkoaga Udaltegia
  • Martxoak 18-31/Errekalde Udaltegia

OSCAR CACHO & SAIOA PRADO. "ATHLETIC MUNDUAN: Bilbotik irtengo gara"

Athletic Bilboren berezkoa da, eta ez dago Bilboko inori azaldu beharrik, baina harrigarria da gure taldea milaka kilometrora nola ezagutzen den ikustea. Erakusketa honek Oscarrek eta Saioak Atletic kamisetarekin mundu osoan zehar egin dituzten bidaien argazkiak biltzen ditu.

  • Otsailak 3-14/Otxarkoaga Udaltegia
  • Otsailak 18-28/Errekalde Udaltegia
  • Martxoak 4-14/La Bolsa Udaltegia
  • Martxoak 18-31/Castaños Udaltegia

OLGA RUIZ eta SERGIO VERDE. "KULTURARTEKO GALERNA / GALERNA INTERCULTURAL"
OLGA RUIZ argazkilari bilbotarrak, SERGIO VERDE argazkilariaren eta Kamanga sortzaile digitalen taldearen laguntzarekin, "Kulturen arteko Galernaren" jai-jardunaldiaren ikus-entzunezko dokumentu bat aurkeztu dute. Jardunaldi hori 2024ko maiatzean egin zen Emakumeen Plazan, San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharra auzoetako "Zubirik 2025 Planaren" esparruan. Bilboko auzo horietan elkarrekin bizi diren kulturen aberastasunaren erakusgarri.

  • Otsailak 18-28/Abando Udaltegia
  • Martxoak 4-14/San Frantzisko Udaltegia
  • Martxoak 18-31/San Inazio-Ibarrekolanda Udaltegia

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimen bat da; hiriko adierazpen artistikoak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkeztu nahi due, baita dagoeneko ospetsuak diren beste batzuen erakusleiho izan ere. Artearen eta sormenaren sektoreari laguntzeko ekimen hau Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen hiribilduko sorkuntza eta berrikuntza bultzatzeko estrategiaren zutabeetako bat da.


Ohi bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udaltegietan bertan, Barrutietako kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.

Bilboko Udala

Laburrean

Non