Datorren asteko OSTIRALEAN, otsailak 21, ipuin kontaketa izango dugu liburutegian Lur Kortaren eskutik, 4-6 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Bi saio izango ditugu, arratsaldeko 17:00etan eta 18:00etan. Gonbidapenak astelehenean izango dira eskuragai, goizeko 10:00etatik aurrera, liburutegian zein online, Udaletxearen webgunearen bitartez.