Bilboko Udalak "Dantza Plazetan" ekimenaren edizio berri bat jarri du abian, 2025eko hasierarekin batera. Horrela, Euskal Folklorea urte osoan zehar protagonista izango duten topaketak hartuko dituzte hiriko hainbat barrutik.
Guztira 58 emanaldi doan eskainiko dira bilbotar eta bilbotarrek kaleetan hainbat erromeria, dantza alarde eta erraldoien kalejiraz gozatzeko aukera izan dezaten, euskal dantzak eta folklorea hurbildu, sustatu eta balioesteko helburuarekin.
Aurtengo lehen hitzordua urtarrilaren 25ean izango da, larunbata, Salbatzaile Dantza Taldearen erromeriarekin, Santiago Plazan, Zazpi Kaleetan.
Berrikuntza gisa, Irutasun Dantzari Taldeak eta Goi Herri Dantza Taldeak bat egingo dute aurtengo "Dantza Plazetan" programazioarekin eta herriko gainerako taldeekin: Batasuna Arraizbide Dantza Taldea, Beti Jai Alai Dantzari Taldea, Bihotz Alai Dantza Taldea, Deustuko Folklore Taldea, Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai Arte Dantza Taldea, Ondalan Erraldoien Konpartsa eta Salbatzaile Dantza Taldea.
Gainera, aurten ere Bilboko Larrain Dantza egingo da, Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuko duen beste ekitaldi tradizional bat. Topaketa hau 2011. urtetik egiten da.
"Dantza Plazetan" programa 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren esparruan txertatzen da, tokiko kultura sustatu eta Bilboko auzoetako espazioetara hurbiltzeko, herritarren parte-hartzea eta gizarte-kohesioa hobetzeko, kultura jarduera-ardatz gisa erabiliz.
"DANTZA PLAZETAN" 2025 PROGRAMA
- Urtarrilak 25, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra).Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Otsailak 8, larunbata. 18:00etan. Artazu Goikoa auzoa (Errekalde). Erromeria. Batasuna Arraizbide Dantza Taldea.
- Otsailak 22, larunbata. 11:30etan. San Inazio.Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Otsailak 22, larunbata. 20:00eran. San Pedro plaza (Deustu).Erromeria. Deustuko Folklore Taldeak.
- Otsailak 22, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra).Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Otsailak 23, igandea. 11:30etan. Deustu.Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Otsailak 23, igandea. 12:00etan. San Felizisimo.Dantza-alardea. Bihotz Alai Dantza Taldea.
- Martxoak 7, ostirala. 18:00etan. Karmelo plaza (Santutxu).Dantza-alardea. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Martxoak 9, igandea. 13:00etan. Basurtuko geltokia.Inauterietako dantzak. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Martxoak 14, ostirala. 18:00etan. Deustu. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Martxoak 15, larunbata. 20:00etan. San Pedro plaza (Deustu).Erromeria. Deustuko Folklore Taldeak.
- Martxoak 29, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra).Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Apirilak 6, igandea. 12:30. Indautxu plaza. Erromeria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
- Apirilak 12, larunbata. 19:00etan. Basurtuko geltokia. Dantza ikuskizuna. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Apirilak 26, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra).Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Maiatzak 1, osteguna. 12:00etan. Elorrieta. Dantza-alardea. Bihotz Alai Dantza Taldea.
- Maiatzak 3, larunbata. 11:30etan. Elorrieta.Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Maiatzak 10, larunbata. 13:00etan. Arangoiti. Dantza-alardea. Bihotz Alai Dantza Taldea.
- Maiatzak 25, igandea. 12:30etan. Ibarrekolanda. Dantza-alardea. Goi-Herri Dantza Taldea.
- Maiatzak 31, larunbata. 11:30etan. Ibarrekolanda. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Maiatzak 31, larunbata. 19:00etan. Uretamendi Udal Etxeko patioa (Errekalde).Erromeria. Batasuna Arraizbide Dantza Taldea.
- Maiatzak 31, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra). Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Ekainak 1, igandea. 12:00etan. Ibarrekolanda. Dantza-alardea. Bihotz Alai Dantza Taldea.
- Ekainak 1, igandea. 12:30etan. Solokoetxe auzoa. Jarduketa ibiltaria. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Ekainak 7, larunbata. 18:30etan. Altamirako frontoia (Basurtu-Zorrotza). Dantza-alardea. Irutasun Dantzari Taldea.
- Ekainak 13, ostirala. 19:00etan. Garellano plaza. Erromeria. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
- Ekainak 14, larunbata. 20:00etan. Karmelo plaza (Santutxu). XIII. Larrain Dantza Topaketa. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Ekainak 15, igandea. 13:00etan. Basurtuko geltokia. Haur-dantzen alardea. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Ekainak 23, astelehena. 20:00etan. Basurtuko geltokia. Erromeria. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Ekainak 23, astelehena. 20:00etan. San Pedro plaza (Deustu). Erromeria. Deustuko Folklore Taldeak.
- Ekainak 23, astelehena. 21:00etan. Karmelo plaza (Santutxu). Erromeria. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Ekainak 23, astelehena. 21:30ean. Azoka parkea (Zorrotza). Dantza-alardea. Ibai Arte Dantza Taldea.
- Ekainak 26, osteguna. 18:00etan. Deustuko Erribera. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Ekainak 27, ostirala. 19:00etan. Deustuibarra. Dantza-alardea. Bihotz Alai Dantza Taldea.
- Ekainak 28, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra). Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Uztailak 6, igandea. 19:00etan. Arriaga plaza.Dantza-alardea. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Sábado 12 de julio. 19:00 horas. Plaza Arriaga. Alarde de danzas. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Uztailak 12, larunbata. 19:00etan. Arriaga plaza. Dantza-alardea. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Uztailak 14, astelehena. 19:00etan. Karmelo plaza (Santutxu). Dantza-alardea. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Uztailak 19, larunbata. 19:00etan. Arriaga plaza. Dantza-alardea. Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.
- Uztailak 26, larunbata. 11:30etan. San Inazio. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Uztailak 26, larunbata. 19:00etan. Arriaga plaza. Dantza-alardea. Goi-Alde Dantza Taldea.
- Irailak 7, igandea. 13:00ak. Zumarraga plaza (Santutxu). Erromeria. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Irailak 27, larunbata. 11:30etan. Sarriko. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Irailak 27, larunbata. 17:30etan. Zorrotzako frontoia. Dantza-alardea. Ibai Arte Dantza Taldea
- Irailak 27, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra). Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Urriak 25, larunbata. 13:00etan. Basurtu. Kalejira. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Urriak 25, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra). Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Azaroak 9, igandea. 12:30etan. San Pedro plaza (Deustu). Erromeria. Deustuko Folklore Taldeak.
- Azaroak 16, igandea. 13:00etan. Basurtu. Haurrentzako dantza ibiltarien ikuskizuna. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Azaroak 29, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra). Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Abenduak 13, larunbata. 18:00etan. Zorrotzako frontoia. Dantza-alardea. Ibai Arte Dantza Taldea.
- Abenduak 21, igandea. 11:30etan. San Inazio. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.
- Abenduak 24, asteartea. 17:00etan. Basarrate plaza (Santutxu). Haurrentzako erromeria. Gaztedi Dantzari Taldea.
- Abenduak 24, asteartea. 18:00etan. Aita Donosti plaza (Basurtu). Erromeria. Beti Jai Alai Dantzari Taldea.
- Abenduak 27, larunbata. 20:00etan. Santiago plaza (Alde Zaharra). Erromeria. Salbatzaile Dantza Taldea.
- Abenduak 27, larunbata. 20:00etan. Altamira auzoa. Kalejira. Irutasun Dantzari Taldea
- Abenduak 31, asteazkena. 11:30etan. Luzarra. Erraldoien kalejira. Ondalan Erraldoien Konpartsa.