Gerra Zibilaren ondorioz, milaka haurrek atzerrira ihes egin zuten, familiak atzean utzita. Horietako asko gatazka amaitzean itzuli ahal izan ziren, baina beste askok hamarkadak eman zituzten erbestean.
Umeen erbestea erakusketa haurren erbestealdiko liburu sorta batek osatzen duen erakusketa bibliografikoa da.
Aipagarriak dira Jesús Alonso Carballés-en 1937, los niños vascos evacuados a Francia y Bélgica, 26.000 haur euskaldun baino gehiago Frantziara eta Belgikara 1937an joan izana aztertzen duena eta erbesteratuen argazkiak, mapak eta zerrendak barne hartzen dituena. Gregorio Arrienena bezalako liburuak, ¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940 edo Begoña Garrido eta Oskar Gorroñok berriki argitaratutako Memorias del exilio: los niños vascos del 37 komikia.
Hemen ikusgai dauden liburuak Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroaren funtsetako batzuk dira, eta bertan interesa duten guztiek kontsultatu ahal izango dituzte.