Erakusleihoa 2025 zikloaren barruan.
Poesia errezital musikatua.
Hitzahots gogoetak dira, bizitzari eta horri darion magiari buruzko hausnarketak. Itsaso zakarretan murgiltzen dira pertsonaiak batzuetan, bakearen, lasaitasunaren, ilusioaren eta desiraren besoetan kulunkatzen besteetan... Bizitzaren metafora gorenean bihurtzeko ahaleginean: artea, edo artearen ispilua behintzat.