Esne Beltza: azken kontzertua (otsailak 1 - Bilbao Arena)

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 1
  • Esne Beltza: azken kontzertua (otsailak 1 - Bilbao Arena)

Agurreko kontzertua iragarri du Esne Beltza taldeak ohar bidez. 2025eko otsailaren 1ean izango da, Bilbao Arenan, eta lagun handiz inguratuta arituko da eszenatokian. Sarrerak irailaren 17an jarriko dituzte salgai www.entradas.com webgunean.

Besteak beste, Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao eta El Canijo de Jerez izango dira Esne Beltzarekin batera Bilbon. Taldeak adierazi duenez, "festa bat izan zen gure hasiera, eta festa bat izango da bukaera, ahalik eta alaiena. Aldarrikapenak ahantzi gabe, alaitasuna borroka tresna bezala erabili dugulako hasiera beretik".

Gipuzkoako taldeak 18 urte beteko ditu eszenatoki gainetik agur esaten duenean.

 
 
eitb.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Otsailak 1
  • OrdutegiaAteak irikitzeko ordua: 19:00h Talde gonbidatua: 19:45h - 20:30h Esne Beltza: 21:00h
  • LekuaBilbao Arena - Miribilla
    Askatasun Hiribidea, 13 (Miribilla)
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa25 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Bilbao Arena - Miribilla, Bilbao

Non