"eMcumeak"

Legazpi 2025(e)ko Otsailak 15
  • "eMcumeak"

"eMcumeak" lanaren helburua euskal emakume sortzaileen egoera taularatzea da, baita sektore kulturaleko androzentrismoa ikusaraztea ere. Antzezlanak, umorearen eta hitz-jokoaren bidez, iraganeko zein egungo euskal sortzaileen izenak eta pertsonaiak jarriko ditu mahai gainean, gastronomiarekin lotutako hitz-jokoak garatzen diren bitartean. Jendea janari lasterreko jatetxe ospetsu baten atmosferan murgilduko da.

Emakume sortzaile bat kontratatu nahi duzu zure ikuskizunerako?

Zure deiaren zain gaude!

eMcumeak euskal emakume sortzaileen kontratazio-bitartekaritza egiten duen enpresa da. Bulegoan bi emakumek egiten dute lan, eta egunero jasotzen dituzte (kuota betetzeko) emakume sortzaileak behar dituzten bezeroen eskariak, herritarrenak, elkarteenak edota udalenak. Konpetentzia, ordea, Telepitxa, haien lana oztopatzen saiatuko da etengabe.

Fitxa artistikoa:

  • Gidoia eta ideia: Itxaso Payá, Maria Rivero
  • Zuzendaria: Olatz Beobide
  • Aktoreak: Itxaso Payá, Maria Rivero
  • Ekoizpena: Zelako Kultur Ideiak

Maria Rivero eta Itxaso Payá, "eMcumeak" ikuskizunaren egileak: «Emakume sortzaileak izarrak bezain ugariak dira, baina ez dago konstelaziorik»

legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Konpainia
  • Data 2025(e)ko Otsailak 15
  • Ordutegia19:30
  • LekuaLatxartegi Aretoa
    Latxartegi 9, baxu
    Legazpi
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Latxartegi Aretoa, Legazpi
Ikuskizunaren informazioa >>

Non