Izaki Gardenak bueltan da. Euren aurreko diskoa argitaratu zutenetik 6 urte igaro direnean itzuli dira Orube izeneko album berriarekin.
Ikusi hurrengo kontzertuen datak.
Aria 2023an Donostian sortutako musika taldea da. Euskarazko pop kantak egiten ditu giro intimista bati ukitu elektronikoa gehituz. Proiektuaren atzean Marina Landa kantautorea dago.
Aria: Marina Landa (ahotsa, gitarra), Iñaki Ortego (Lauroba: teklatuak), Iñaki Olaskoaga (Badmintones, Aphaxia: gitarra elektrikoa), Maialen Urretabizkaia (Alargun Beltzak: baxua), Ion Larrañaga (Getariako eta Azkoitiko bandak: bateria)