"Anónimos"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Otsailak 16
  • "Anónimos"

Gutako zenbatek manipulatzen ditugu gure pentsamenduak, errealitatetik ihes egiten saiatzeko?

Dantza eta zirku garaikideko ikuskizun bat da Anonimos, samurra eta poetikoa. Papera baliatuta, errealitate paralelo bat –babesleku oniriko bat– sortzen duen emakume baten subkontzientean murgilduko gaitu; errealitate horretan denboraren joana efimeroa eta arina izango da, ahaztuen nostalgiari bidea emateko.

Eszenaratze berritzailea duen pieza da; dantza, akrobazia, oreka eta fantasiazko objektuen eta txotxongilo surrealisten manipulazioa uztartzen ditu. Bakardadeari buruzko bestelako ikuspegia proposatuko digu, mundu hauskor eta tragikomiko batean murgil gaitezen.

Fitxa artistikoa: 

  • Artistak: Analía Serenelli
  • Konpainia: Rauxa Cia
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Xavi Sánchez
  • Músika: Jesús Acebedo
  • Ikuskizun onenaren Drac D'or Jullieta Agusti saria lortu zuen 2024an, Lleidako Fira de Titelles jaialdian.
  • Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen neguko programazioaren parte da.

Sarrerak:

  • Sarreren salmentaren ordutegi berezia: urtarrilak 28
    • Udal Antzoki Sareko lehiatilan (Turismo Bulegoan-Plaza Berria z.g.) eta 945 161045 telefonoan: 12:00etatik 18:00etara
    • Online salmenta utarrilaren 28ko 12:00etan hasiko da (principalantzokia.janto.es/es)
  • Ohiko salmenta: urtarrilaren 29tik aurrera, ohiko kanaletan eta ordutegietan

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaRauxa Cia
  • Data 2025(e)ko Otsailak 16
  • Ordutegia18:00 - 18:45
  • LekuaFélix Petite Antzokia
    Landaberde, 31
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa6 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Félix Petite Antzokia, Vitoria-Gasteiz

Non