Gutun Zuria 2025: "Begiratu eta kontatu: hurbilketa bat kazetaritza narratibora" (Leila Guerriero, ikastaroa)

Bilbao 2025(e)ko Otsailak 27
  • Gutun Zuria 2025: "Begiratu eta kontatu: hurbilketa bat kazetaritza narratibora" (Leila Guerriero, ikastaroa)

2025eko Gutun Zuria jaialdiaren egitarauaren barruan.

Jaialdiak irauten duen egunetan, Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaoko hainbat gune topagune bihurtuko dira jarduera, eskola-tailer, esku-hartze artistiko eta ikastaroetarako, hala nola Leila Guerrierok emango duen tailerra bezala, otsailaren 27an, ostegunean, bereziki kazetaritzako profesionalei eta ikasleei zuzenduta.

  • BEGIRATU ETA KONTATU: HURBILKETA BAT KAZETARITZA NARRATIBORA:

Leila Guerriero erreferente bat da espainieraz idatzitako kazetaritzan. Izan ere, kazetaria eta hainbat hedabidetako kolaboratzailea da, Latinoamerikako erreferentziako kronikagileetako bat. Lana argitaratu du hedabide hauetan, besteak beste: La Nación eta Rolling Stone (Argentina), El País (Espainia), Piauí (Brasil), Gatopardo (Mexiko), L´Internazionale (Italia) eta Granta (Erresuma Batua).

Gutun Zuria Bilbaon, Leila Guerrierok bi orduko eskola hau emango du, fikziozkoa ez den idazketa jorratzeko. Informazioa emateko teknikak, elkarrizketatuengana iristeko modua, elkarrizketak prestatzea eta bideratzea, informazioa hautatzea, erabil daitezkeen baliabide teknikoak.

"Begiratu eta kontatu: hurbilketa bat kazetaritza narratibora" ikastaroa, kazetariei edo kazetaritzan interesa duten pertsonei zuzenduta egoteaz gain, egokia da errealitatea kontatzeko moduan ikuspegi berri baten bila dabilen edonorentzat.

Baldintzak: parte-hartzaileek testu batzuk jasoko dituzte aldez aurretik, eta ikastarora joan baino lehen irakurri beharko dituzte.


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2025(e)ko Otsailak 27
  • Ordutegia16:30 - 18:30
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa12 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non