Gasteizko Ipuin Literarioen Nazioarteko Jaialdiaren eta Ignacio Aldecoaren Mendeurreneko egitarauen barne.
Young Sánchez filma emango da Gasteizko Florida zinema aretoetan, Amigos del Cinefórum Gasteiz elkartearekin lankidetzan.
Bere eleberrietan eta kontakizunetan oinarritutako filmen zineforuma: Aldecoarekin lotutako filmen proiekzioak. Batzuetan, "film idazle" gisa definitu izan da, film horietako batzuetan gidoilari gisa izan zuen parte hartze zuzenagatik eta bere literatura adierazpenek dituzten kode zinematografiko ugariengatik. Zikloa "Amigos del CineForum Gasteiz" elkartearekin lankidetzan egingo da.
Mario Camus-ek zuzendu zuen filma, Ignacio Aldecoaren kontakizun batean oinarrituta. Eta, segur aski, Aldecoaren beste ipuin batean oinarritutako Quería dormir en paz film laburra ere proiektatuko da. Ondorengo eztabaida Jabo H. Pizarrosok moderatuko du.
Sarrerak 3 euroan egongo dira, Cinefórum Gasteiz elkartearen jarduera guztiak bezala.