Oharra: Lan honen gaztelaniazko bertsioa martxoaren 16an antzeztuko da.
Adiorik ez… nork bere mugak gainditzeari, samurtasunari eta bihozberatasunari buruzko istorio bat da. Zainketa aringarriak eta “heriotza ona” ardatzat hartuta, La Dramática Errante konpainiaren antzezlan berria aita batek eta alaba batek Europa osoko ibilbide zaharrenean, Donejakue Bidean, egingo duten bidaia da.
Heriotzari buruz hausnartzea proposatzen diguten istorioen gurutzaketa bat da. Mundu hau minez utzi zuten pertsona guztiei aitortza egiten die eta bizitzaren azken etapa honetan laguntzen duten beste horiek guztiak besarkatzen ditu.
Fitxa artistikoa: