Loraldia 2025: "Atxine"

Bilbao 2025(e)ko Martxoak 18
  • Loraldia 2025: "Atxine"

Loraldia 2025 jaialdiaren barruan.

Janire Etxabe dantza bertikalaren eremuan aritu da buru belarri 2017. urtetik aurrera. Atxine dugu azken sormena eta berriro ere ikuslea harritzeko eta hunkitzeko gogoarekin eszenaratuko du festibalean. Performance honek arte plastikoak eta dantza bertilaka uztartzen ditu.

Emakume bat burukoa jantzita eszenan dago. Haren bizi-zikloaren bidean duen karga emozionalari eta kulturalari erreparatzen dio. Sinbologiaz aldatzen joango da eta objetuek protagonismoa hartuko dute.

Emakumea bertan jaioko da, babestuko da eta bertatik isuriko ditu ahotsa, odola, izerdia eta bizia. Soinu-eremuan, ttun-ttuna edo xirula bezalako doinu tradizionalak soinu industrialekin uztartuko dira.

Jose Pablo Arriagak sortu ditu objektuak eta Paula Olazek soinu-espazioa.

 

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaAtxine – Loraldia Janire Etxabe
  • Data 2025(e)ko Martxoak 18
  • Ordutegia19:30
  • LekuaCampos Elíseos Antzokia
    Bertendona, 5
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa12 / 14 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Campos Elíseos Antzokia, Bilbao

Non