2025eko dFERIA jaialdiaren barne.
Clara eta Ariadna Peya ahizpen (Les Impuxibles) eta Pablo Messiez-en arteko elkarlan berria. Sorkuntza-ikuskizun honek hausnarketa batera eramango gaitu: zergatik kontsumitzen ditugu substantziak?
Caramel diziplina anitzeko ikuskizun bat da, zazpi antzezle ditu agertokian, eta zuzeneko musika ere bai. Les Impuxiblesek hizkuntza eszenikoak nahasten jarraitzen dute, konpainiaren ildotik, eta, honako honetan, Pablo Messiezekin batera lan egin dute.
"Kontsumitzen dugu atseden hartzeko, ahazteko, ospatzeko, ihes egiteko, gehiago sentitzeko edo hainbeste ez sentitzeko, gosea asetzeko, oztopoak hausteko, bakea aurkitzeko, deskonektatzeko eta gure buruarekin konektatzeko, guri gauzak gertatzeko eta gertatzen zaizkigun gauzak jasan ahal izateko." (Les Impuxibles)
Fitxa artistikoa:
Teatre Lliure, Les Impuxibles, Temporada Alta eta Cassandra Projectes Artístics-en arteko ekoizpena.