Migranteak iritsi bezala itzuliaraztea, pushbacks ere deituak, elementu nagusi bihurtu dira Greziako eta, hortaz, Europako migrazio-politikan. Ehun mila pertsona baino gehiago utzi dituzte noraezean itsaso zabalean, Greziako uharteetara iristen saiatzen ari zirenean edo lehorrera iritsi berritan.
Con el agua al cuello lanean, Hibai Arbidek azaltzen du, hamar urtean Lesbos eta Greziako beste uharte batzuk mundu osoko elkartasun eredu izatetik egunero ankerkeriak egiten diren leku izatera igaro direla, Europak beste alde batera begiratzen duen bitartean.
Aurkezpenaren izenburu osoa: Con el agua al cuello. Muertes y devoluciones en caliente en la peor frontera de Europa.