2025eko dFERIA jaialdiaren barne.
Lau emakumezko aktore gaztek gutunak jasoko dituzte. Lau emakumezko aktore gaztek istorioak gordetzen dituzten gutunak jasoko dituzte. Emakumezkoen gorputzen istorioak. Emakumeak zahartze-fasean, emakumeak alderantzizko nerabezaroan. Lau emakumezko aktore gaztek zahartzeari buruzko kontakizun soziala aldatuko dute: etengabe aldatzen diren eta eboluzionatzen duten gorputzen ezkutuko kontakizunak jakitera emango dituzte. Beti urdinak diren gorputzak.
Ikuskizun honek emakumeen "zahartzeari" buruz hausnartuko du, eta zahartze horren iruditeria soziala zalantzan jarri; horretarako, oinarri hartu da 60 urtetik gorako emakumeekin eta nerabeekin egindako gutun-bitartekaritzako proiektu bat.
Euskal Herrian, urdina narriatzearekin, jada merezi ez duenarekin, zahartasunarekin lotu ohi da. Urdinak garela esatearekin adineko emakumeei begiratzeko modua aldarazi nahi dugu, eta emakumezkoen gorputzen bidez —hain ikusgai eta exijituta beti— sentitzen duguna aintzat hartu.
Informazio gehiago: La Chivata Teatro
Fitxa artistikoa: