Loraldia 2025 jaialdiaren barruan.
Consonni bertso-saio espekulatiboak.
Bertsolariak:
Gai-jartzailea: Ainhoa Urien
"Beste mundu batean pentsatzea ekintza iraultzailea da. Izan ere, aldaketa sakon bat egitea dakar eta beste mundu hori birsortzu, deskribatuz, erakutsiz eta proposatuz. irakarleek eskura izango dituzte beren burua indetifikatzeko toki bat eta mobilizaziorako zerumuga bat" idatzi zuen Teresa Lopezek bertso-saio honen abiapuntua duen liburuan. Zirriborroak eta gero liburu hau Consonni argitaletxeak plazaratu zuen.
Consonni argitaletxea Bilboko San Frantzisko auzoko kulturgune interdependente bat da. 1996az geroztik, kultura kritikoa ekoizten dugu, eta, gaur egun, hitz idatzia eta orobat xuxurlatua, entzuna, isildua eta deklamatua da argitaletxearen apustua.
Aipaturiko liburu horretatik 10 bertso saio espekulatiboz osatutako proiektua abiatu zen. Uxue Alberdik eta Miren Amurizak izan zuten ideia hau, bertsolariza eta literatura espekulatiboa elkarrizketan jartzeko asmoarekin.