San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2025

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko apirilaren 28(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak 2025
    2024ko kartela

2025eko San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko Jaiak apirilaren 28tik maiatzaren 1era ospatuko dira.

Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko Arabako Jaiak direla eta, iragarpen-kartela egiteko lehiaketarako deia egin du.

2023an eta 2024an egin zen bezala, sari finalistetako bat GAZTE  kategoriari dagokio: Kategoria berri horretakoak izango dira arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituztenak edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoak.

Lehiaketaren helburua artisten sorkuntza eta parte hartzea sustatzea da, bereziki gazteena, eta jai horiei ahalik eta zabalkunde handiena emango dien diseinua saritzen saiatzea. Bi baldintza horiek deialdi hau ALHAOn argitaratu zen egunean izan behar dituzte beteta

Hona hemen emango diren sariak:
a)    350,00 euroko sari bat modalitate orokorreko bost hautagaitza finalistetako bakoitzarentzat, dagokion atxikipena izango duena.
b)    350,00 euroko saria Gazte modalitateko proposamen irabazlearentzat, dagokion atxikipena izango duena.
c)    1.400,00 euroko saria lehiaketako proposamen irabazlearentzat. Kopuru hori bateragarria da 350,00 euroko zuzkidurarekin, bai kategoria orokorrean finalista izateagatik lortutakoarekin,bai Gazte modalitateko proposamen irabazlea izateagatik lortutakoarekin. Horrenbestez, irabazleak 1.750,00 euroko ordainketa bakarra jasoko du, eta dagokion atxikipena izango du.

PARTE HARTZEA

Kategoria orokorrean parte hartzeko dosier bat aurkeztu behar da. Dosierrak 3 eta5 ilustrazio edo diseinu artean izan beharko ditu, eta horietatik 2 gutxienez kartelak izan beharko dira. Kartelak lehendik egindako lanak edo simulazioak izan daitezke.
GAZTE kategorian parte hartzeko kartel proposamen bakarra aurkeztuko da PDF formatuan. Kartelean testu hauek agertu behar dira:

ARABAKO JAIAK San Prudentzio eta Estibalizko Andre Maria Apirilak 28 – maiatzak 1 / 2025
FIESTAS DE ÁLAVA San Prudencio y Nuestra Señora de Estíbaliz 28 de abril – 1 de mayo / 2025

Kartelaren proposamena argitaragabea izan beharko da, aurretik beste ezein lehiaketatan saritu gabea eta hautagaiak egina. Berariaz debekatuta dago adimen artifiziala (IA) erabiltzea.

Abenduaren 28etik, larunbata, zabalik dago proposamenak aurkezteko epea. Proposamenak aurkezteko epea : 2025ko otsailaren 3an, 23:59an bukatuko da.

AURKEZTEKO MODUA

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek bide hauetakoren bat erabili beharko dute hautagaitza aurkezteko:

  1. Bitarteko elektronikoak: Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan horretarako eskuragarri dagoen inprimakia bete behar da. Horretarako, eskatzaileek Arabako Foru Aldundiak onartutako ziurtagiri elektronikoren bat eduki beharko dute. Egoitzan sartu
  2. Aurrez aurre: Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean (Probintzia plaza 5, behea, Gasteiz)

ARGIBIDE GEHIAGO


•    Izapide elektronikoa
•    ALHAO - 2024ko abenduak 27


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko apirilaren 28(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 1(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz
  • Ikusi agenda Vitoria-Gasteiz

Non