Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdiaren XIII. edizioa 2025eko maiatzaren 5etik 30era ospatuko da.
HUNKITU ARTE ELKARTEAK 2012tik antolatzen du “Poetas en Mayo / Poetak Maiatzean” Nazioarteko Jaialdia, Elisa Rueda poetak sortua eta zuzendua, Vitoria-Gasteizen eta Araban poesia zabaltzeko asmoz eta lurraldeko gizarte-ehunaren arteko lotura ilusionagarria sortuz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesía gizartearen maila guztietara hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.
Aurten 70 jarduera baino gehiago programatu dira Vitoria-Gasteizen, eta 20 baino gehiago Arabako beste herri batzuetan. Agenda osoa eskuragarri eta eguneratuta egongo da poetasenmayo.com web berrian.
Ohiko kolektiboez gain, aurten Triple Paso Akademiak, Gasteizko Udal Bandak, Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentro Museoak, K2 Gimnasioa, hainbat liburu-dendak eta loradendak ere parte hartuko dute.
Eta artista entzutetsuen esku-hartzea nabarmendu nahi dute, besteak beste: Paco Ibáñez, Antton Valverde, Sheila Blanco, Luis Alberto de Cuenca, Irati Jiménez, Estrella Morente, Xabier Olaso, María Buenadicha, Itxaro Borda y Joseba Irazoki, Ángeles Mora, Cecilia Domínguez, Julia Otxoa, Fermín Herrero, Marina Tapia, Hipólito García «Bolo», Zorione Erezuma, Isabel Martín, Crisal Rodríguez, eta nazioartekoak Pedro Licona, Subhro Bandopadhyay, Annabel Villar, Julio Pavanetti, Alicja Mª Kuberska, Krzysztof Galas, Alina Galas, Mireya Ortega y Yania Enríquez, besteak beste.
Aurtengo edizioan izango diren jarduera berrien artean, arreta berezia merezi dute:
• PACO IBÁÑEZ ETA ANTTON VALVERDE
Topaketa bakarra eta errepikaezina. Kantautore bien errezitaldia, beren abestiak, poema musikatuak txandakatuz, euskaraz eta gaztelaniaz.
• ESTRELLA MORENTE
Estrella Morente kantariaren lehen poema liburua.
Beti errimatzen ez duten bertsoak, bikaintasuna edo txaloa bilatzen ez dutenak. Haien asmoa beste bat da, premia sakon batetik sortzen dira, hori da haien balioa. Liburua Beatus Ille & CIA eta Escritos Contextatarios, Revista Contexto argitaletxeek koeditatu dute, eta Estrellaren soleá zoragarri bat duen disko bat dakar..
• SHEILA BLANCO
"Cantando a las poetas Latinoamericanas" proiektu berria aurkeztuko du, non pianista, konpositore eta abeslariak Latinoamerikako egile onenen poema sorta abesti bihurtu duen.
• LUIS ALBERTO DE CUENCA
Luis Alberto de Cuencak, 2015eko Poesia Sari Nazionalak, bere poema sorta bat irakurriko du.
• ISABEL MARTÍN
Isabel Martínen errezitaldia, Poemak eta andaluziar kulturako kantekin uztartzen duen errezitaldia. Antonia Pozo-ren Lebrijako buleríak; Cádiz-eko tanguillo-ak eta alegría-ak; Niña de los Peines-en eta La Repompa de Málaga-ren tango-ak edo Pepe Marchena eta Morente-ren colombiana-ak.
• IRATI JIMÉNEZ
Testamendu Zaharrean sugeak Ebari esandakoa izenburutzat hartuta idatzi zuen Irati Jiménezek "Begiak zabalduko zaizkizue", eta Euskadi Saria irabazi zuen saiakera horretarako egindako ikerketa lanaren ondorio da "Euskal literaturaren historia sobrenatural bat".