Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Durango 2025(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Durangoko Arte eta Historia Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Durangoko Arte eta Historia Museoak 3 urte arteko haurrentzako "Zapaburu" proiektu multisentsoriala eskainiko du maiatzaren 16, 17 eta 18an. Instalazio hau artea bizitzeko eta esperimentatzeko, ukitzeko, usaintzeko, bertan murgiltzeko edo ibiltzeko apustu gisa sortu zen. Doako jarduera.

  • Maitzaren 16an: 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 17an: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan, 18:00etan eta 19:00etan
  • Maiatzaren 18an: 11:00etan, 12:00etan, 13:00etan

Saio bakoitzan 45 minutuko iraupena izango du eta umetxoak gurasoekin egon beharko dute.
Umeek parte-hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea gure web gunean www.durangomuseoa.eus edo 94 603 00 20 telefonora deituta.

Ekintza doakoa izango da. 

Zer da Zapaburu?

Zapaburu publiko txikirako proiektu multisentsoriala da, tokiko artistekin elkarlanean sortua.
ZAPABURU arte eta haurtzaroaren arteko zubi emozional eta sentsorial gisa dago dseinatuta.
Artearen inguruan ikasi beharrean, artea bizitzeko eta esperimentatzeko apostua da; ikutu, usaindu, entzun, ikusi, bertan murgildu edo ibili. Raisa Alava, Ruth Juan eta hezkuntza-sektoreareagaz elkarlanean sortutako eta diseinatutako proiektua da.

0-3 URTE BITARTEKO HAURTXOENTZAKO INSTALAZIOA

Instalazio hau haurren jolas psikomotorrerako pentsatuta dago, Ruth Juanen imajinariotik sortutako elementuen bitartez. Animali-gurdi dibertigarrietan igo ahal izango dira, begi formako kulunkez gozatu, saltxitxa txakur iletsuan etzan mugikari koloretsu eta distiratsua ikusteko edo esku eta aurpegi formako kuxin atseginen gainean atseden hartu. Katu tirabolagaz ere jolastu zaitezkete, puzzle dibertigarriak egin, maskaradun gazteluko ateetan zehar ibili, edota korrika eta saltoka suge psikomotor zirraragarriaren gainean.

Eta hau guztia Durangoko Arte eta Historia Museoko arte garaikideko aretoan. Zumeta, Balerdi, Herrero, Regoyos, Ameztoy, etab. bezalako artisten lanen artean. Artea eta jolasa, artea eta sorkuntza, artea eta deskubrimendua txikitatik errotu behar direlako. Museoen etorkizuna, etorkizuneko publikoan datzalako.

  • Durangoko Arte eta Historia Museoa:

Durangoko Udalak 1984an sortutako zerbitzu publikorako fundazioa da. Egoitza Etxezarreta jauregian dauka, San Agustinalde kaleko 16. zenbakian.

Museoan euskal arte garaikideko bilduma iraunkorra dago, non Zubiaurre, Regoyos, Zumeta, Balerdi, Mari Puri Herrero eta Ibarrola artisten lanak nabarmentzen diren. Lehenengo solairua Durangoko hiribilduaren historiari eskainia dago. Historiaurretik gaur egunera arteko ibilaldi kronologikoa da, eta garai garrantzitsuetan eragiten du, hala nola hiribilduaren sorreran, heresian, gerra karlistetan eta 1937ko bonbardaketan. Gainera, aldi baterako erakusketak antolatzen dira, gai artistiko zein historikoei buruzkoak, eta beste jarduera batzuk ere bai. Azken urteotan Zubiaurre, Picasso, Chillida, Dalí, Durero eta Regoyosen erakusketak nabarmendu dira.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • LekuaDurangoko Arte eta Historia Museoa
    San Agustinalde, 16
    Durango
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Durangoko Arte eta Historia Museoa, Durango

Non