Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Natura Historiaren Museoan (Andrés de Urdaneta)

Loiu 2025(e)ko Maiatzak 17
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Natura Historiaren Museoan (Andrés de Urdaneta)

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, publikoarentzat irekita egongo da “Natura eta beira-arasak. 25 urte berritasunak erakusten” izeneko erakusketa. Bertan, aurreko erakusketak laburbiltzen dira.

Maiatzaren 17an bisitatzeko aukera egongo da. Bisita gidatua goizeko 10:00etan hasiko da.

"Urdaneta ikastetxeko Andrés de Urdaneta Natur Historia Museoa Mineralogia y Paleontologia  Museo, Talde eta Bildumen Elkarteko (AMYP) kidea da.

Museoaren bildumak gure iraganeko aztarnak eta oraineko atalak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu.

Munduko txoko guztietako zuhaitz-espezieak edo talde kristalografiko ezberdinen mineralak daude ikusgai Museoan, besteak beste; hainbat taxon zoologikotan menturatu gaitezke edo,  berton ikusgai dauden era geologikoetako fosilen bitartez, bizitzaren eta Lurraren historian zeharreko bidaia egin dezakegu, eta gure planetan etengabe bilakatzen ari diren formen ikuspegia lortu.

Museoan ikusi eta goza ditzakegun elementu ugariren artean, hauek nabarmenduko ditugu:

Zuhaitzak: Ipar Amerikako sekuoiak, Japoniako kriptomeriak, Europako gorostiak eta Australiako mimosak.

Fosilak: mastodonte baten atzeko hagin bat, haitzuloetako hartz baten hortz bat, armadilo baten babes-plaka edo clypeaster bat.

Mineralak: Euskal Herrian aurkitu den septaria bikoitzik handiena, karamelu koloreko blenda, goethita irisatua, kaltzedonia korala eta igeltsu orrazkara.

Animaliak: kaxalote baten hezurdura, krokodilo nilotarra, hartz arrea, kolibriak, koral-bilduma, maskorrak, tximeletak, arrainak, narrastiak, urlehortarrak, hegaztiak eta ugaztunak, kontinente guztietakoak."


Laburrean

Non