Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoak (Karrantza) maiatzaren 17an "Dolomitas y su gente, recuerdos de una fábrica en el tiempo" izenburupean Dolomitas eta Ambasaguas auzora bisita antolatuko du.
DIM 2025ean Dolomitas museoaren rola azpimarratu nahi da. Gaur egun Euskadiko Industria Ondarea da eta Karrantzako industria-iraganaren parte da. Lantegiak Ambasaguas auzoan eta udalerrian gizarte- eta ekonomia-eragina izan zuen.
Ambasaguas auzoan egingo den bisitan lantegiak —eta modu paraleloan auzoak— izandako eraldaketa ezagutuko dugu; fabrika eraiki ondoren, funtzionamendu handieneko urteetan, eraitsi zutenean eta gaur egun.
Raneroko Haitzean, Pozalagua Kobazuloaren ondoan kokaturik zegoen Donosa Harrobiaren ustiapena hasi zen 1956an. Dolomia minerala erauzten zen, aireko tranbia baten bidez, mea harrobitik Ambasaguas Auzoraino eramaten zena, non deskarga-geltokia eta labeak kokatzen ziren. Labe horietan materiala prozesatzen zen lauza erregogorra ekoizteko, Bizkaiko Labe Garaiak bezalako garrantzi handiko enpresentzat.
Aireko tranbiaren ibilbideak 3 kilometro inguruko distantzia lotzen zuen harrobiaren eta lantegiaren artean. Ibilbidean zehar, 27 metalezko astok eusten zioten inguruko kableari. Aireko Tranbia hau Bizkaiko azkena izan zen eta funzionatzeari utzi zion 1976 urtean, harrobia itxi zutenean.
2002an Eusko Jaurlaritzak deskarga geltokia Ondare Kulturala deklaratu zuen. Denboran atzera eginez, Dolomitas Antzinako Lantegiak aukera ematen digu Lantegia Bizkaiko industrian funtsezkoa izan zen garai horiek gogoratzeko eta baita Ondare Industriala desberdin batean ezagutzeko ere.










