Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen da duela 40 urtetik. Helburua da herritarrak museoek duten garrantziaz kontzientziatzea: kultura hartu-emanetarako, kulturak aberasteko, eta herriek elkar uler dezaten, elkarlanean aritu daitezen eta bakean bizi daitezen.
Aurten, nazioarteko leloa "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan" da.
Testuinguru horretan, Arabako Museoen Foru Sareak hainbat jarduera programatu ditu egun hori ospatzeko, eta maiatzaren 15ean hasiko dira eta 21ean amaituko.
Gasteizko Arte Ederren Museoan, Museoen Nazioarteko Eguneko egitarauaren barruan, maiatzaren 17an 12:30ean, poetak maiatzean poesia taldearekin topaketa museoan egingo da. Genialogias taldearen errezitaldia (emakume poeten elkarte feminista). Talde horrek jendaurrean irakurriko ditu bere lanak, margolan batzuen aurrean.
Gainera, 17:45ean, eskrima historikoaren erakustaldia egingo da Museoko lorategiak (euria egiten badu, jarduera Arma Museoan egingo da).
Maiatzaren 18an, 12:00etan, lorategiko eskulturen bisita gidatua eginog da (euria egiten badu, barruko bilduma bisitatuko da).