Arabako Plazetan 2025

Zambrana 2025(e)ko maiatzaren 30(e)tik 2025(e)ko urriaren 10(e)ra
  • Arabako Plazetan 2025

"Arabako Plazetan" Arabako Kale Arteen Zirkuituaren 2025eko edizioak, seigarrenak, 47 antzerki, pailazo, dantza eta zirku ikuskizun eskainiko ditu, eta 27 konpainia, haietako hamar Arabakoak, jardungo dira haietan ekainetik urrira bitartean.

"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2025ko zirkuituaren bosgarren edizioa martxan dago. 47antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko udalerritan, non 27 konpainiak —haietatik 10 Arabakoak— jardungo baitute ekainetik urrira bitartean. Hauek dira Arabako konpainiak: Ameztu Antzerkia, Bapatean Zirko, El mono habitado/Proyecto Larrua, Imaginaciones Nai, Ortzi, Pikor Teatro, Piszifaktoria Ideien Laborategia, Panta Rhei, TwoMuch Circus y Zanguango Teatro.

Programak, arabar ikusleen harrera beroa izan dueña sortu zenetik, arte eszenikoak gure herrietako plazetara eramaten ditu berriro. Haurrek eta ez hain haurrek magiaz, umoreaz, piruetaz eta musikaz gozatzeko aukera izango dute, beste behin. Askotariko ia hogeita hamar konpainiak (gehienak Euskal Herrikoak) parte hartzen dute zirkuituan, hainbat diziplinatako ikuskizunak eskainiz, baina denak helburu batekin: ikusleei une atsegin bat pasaraztea.
Aurten ere, Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Berrikuntza bat du aurten, programa Euskadiko kaleko arteen zirkuitu sortu berriaren (Openkale) parte baita.

Edizio honetako nobedade gisa, lau emanaldi Eko – Pirineos de Circo proiektuaren barruan programatuko dira. Arabako Foru Aldundia proiektu horretako bazkidea da. Zehazkiago, mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarra da, zeinaren helburua mugaz gaindiko zirkuko eragileen gaitasunak eta eskumenak garatzea baita, trantsizio ekologikoa egiteko prestakuntza, sorkuntza eta esperimentazioa uztartuz.


Laburrean

Non