Zinegoak 2025 jaialdiaren barruan.
Hirugarren urtez, Dantzertiko ikasle batzuek Zinegoak jaialdian antzezlan bat estreinatuko dute. Aurtengoan LGTBIQ+ komunitateak mainstream zinemaren historian izan duen erreferentzia falta izan da sormenaren abiapuntua. Fikzioak errealitatearen islada izan nahi badu, islada horrek denon irudia ekarri beharko lukeelako bueltan, aniztasun eta disidentziak desagerrarazi gabe. Horregaitik, gure antzezlaneko pertsonaiek Mainstremak Kaltetutakoen Elkartean egin dute topo terapia berritzaile bezain eszentriko batzuen bitartez trauma eta gabezia hauek arintzeko esperantzaz.