Lekeitioko Sormen Astea 2025: Ines Osinaga eta ahizpak

Lekeitio 2025(e)ko Ekainak 25
  • Lekeitioko Sormen Astea 2025: Ines Osinaga eta ahizpak

Lekeitioko 2025eko Sormen Astearen barne.

INES OSINAGA ETA AHIZPAK

YAIMA OROZCO, IRINA GONZALEZ, GARAZI EGIGUREN

Ines Osinagaren proiektu pertsonalena (eta kolektiboena ere bai) izan den #itsasoadabidebakarra emanaldiaren formatu intimoa da “Ines Osinaga eta Ahizpak”.

Irrintziak eta regetoia, latin jazza eta guajira-sustraiak, son kubatarra, kalejirak, erritmo afroa eta koplak ditugu osagai saski musikalean.
Irina Gonzalez (Kuba), Yaima Orozco (Kuba) eta Garazi Egiguren (Euskal Herria) izango ditu lagun Ines Osinagak eszenan.

Gure amonak gogoraraziko dizkigute eta dantzatzeko gogoa piztuko diete gure alabei. Perkusioak, trikitixak, panderetak, dantzak, beat elektronikoak, gitarrak, ukeleleak eta haizezko instrumentuak erabiliko dituzte ahizpek. Autotune aurreratuenetik hiru ahotsetako harmonizazioetara.

Proposatzen duten bidaian, itsasoan bezala, intentsitate handiko gorabeherak biziko ditugu. Negar, barre eta dantza egiteko gogoa sentiaraziko digute lau emakume hauek, baita geure buruari begiratzekoa ere.

* Emanaldian sortzailearekin izango dugu solasaldi txiki bat.

loraldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Ekainak 25
  • Ordutegia20:00
  • LekuaIkusgarri Aretoa
    Resurrección Maria de Azkue, 5
    Lekeitio
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Ikusgarri Aretoa, Lekeitio

Non