Musikaire 2025: PETTI “XX ta bortz”

Elorrio 2025(e)ko Uztailak 19
  • Musikaire 2025: PETTI “XX ta bortz”

Musikaire 2025 jaialdiaren barruan.

25 urte bete dira PETTI musikari eta abeslariak bere lehen diskoa argitaratu zuela: Amets bat. Hamaika kantu indartsu, adierazkor, gordin eta hunkigarri biltzen zituen disko hura ibilbide luze eta emankor baten hazia izan zen: 13 disko bere izenean, hainbat eta hainbat kolaborazio, zuzenekoak formatu guztietan, hibridazioak…

Nahiz eta bakarka ere aise betetzen duen eszenatokia, sarri berak sortutako Etxeko Uzta bandako kideez inguratu da. Ospakizun honetara ere taldearekin dator, elektriko eta indartsu, ibilbideko kantu rokeroenak eskaintzera.

  • Petti: Ahotsa eta gitarra
  • Joseba Irazoki: Gitarra
  • Iñigo Telletxea: Baxua
  • Ander Zulaika: Bateria

 

 

 

musikaire.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia22:30
  • LekuaElizpea Plaza
    Elorrio
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Elorrio

Non