Uztailaren 29tik abuztuaren 10era bitartean ospatuko da Zumaiako Musika Jaialdia 2025. Foronda jauregian aurkeztu dute 2025eko Zumaiako Musika Jaialdia. Bertan hasi zuen ibilbidea musika jaialdiak, eta leku berera itzuliko dira 41. edizioan. Kontzertu pedagogiko berezia eskainiko du bertan Zumaiako Udal Musika Bandak uztailaren 31ean (osteguna). Sergei Sergeyevich musikari errusiarraren 'Peru eta otsoa' haurrentzat bereziki sortutako ipuin sinfonikoa interpretatuko dute Zumaiako musikariek, Joxe Mari Azkueren zuzendaritzapean eta Amaia Ruiz de Galarreta narratzailearen laguntzaz.
Ez da jaialdian entzungo den ipuin edo kontu bakarra, ordea. Marixi Sesma musikariak gogoratu duenez, musikaren bidez istorioak eta kontuak kontatzen dira. Klarinete Maratoiko irabazleen emanaldiarekin abiatuko da jaialdia, uztailaren 29an, eta Donostiako Hamabostaldiaren barruko Vivalma hirukoaren kontzertu barrokoarekin emango zaio amaiera, abuztuaren 10ean. Bien bitartean, Zumaiako herritarrek eta bisitariek aukera izango dute musika klasikoa, dantza garaikidea eta jazza gertutik bizitzeko.
Uztailaren 31ko kontzertu pedagogikoa eta gero, abuztuaren 1ean, San Pedro Abesbatzak opera eta zarzuelaren doinuez osatutako kontzertu berezia aurkeztuko du. Abuztuaren 3an Sapere Aude orkestraren txanda izango da; Aaron Copland Appalachian Spring intepretatuko dute. Abuztuaren 9an, berriz, jazz doinuen txanda izango da: Iñar Sastre Trio taldeak Ravelen musikatik abiatutako jazz kontzertua eskainiko du.
Musika ez ezik, ikus-entzunezko proposamenek eta dantza garaikideak ere izango du bere tokia. Aita Mari aretoan Romeo eta Julieta obraren Londongo Royal ballet eta opera bertsioa, eta Carmen Royal Opera Housen emanaldia ikusi ahal izango dira abuztuaren 5ean eta 6an, hurrenez hurren. Hurrengo egunean (abuztuak 7) izango da dantza garaikidearen txanda.
19:00. Klarinete Maratoiko laukote irabazlearen kontzertua eta Musika Jaialdiko egitarauaren aurkezpena, Mari kalean.
13:00. Musika Bandaren eskutik, haurrentzako emanaldia, Foronda jauregiaren kanpoaldean: Peru eta Otsoa. Narratzailea: Amaia Ruiz de Galarreta.
20:00. San Pedro Abesbatzaren eskutik, Lirika gaua, Parrokian.
20:00. Aaron Copland Appalachian Spring / Rimsky Korsakov Scheherazade kontzertua, Sapere Aude Sinfoniettaren eskutik, Zumaienako aretoan. Sarrerak: entradium.com webgunean edo turismo bulegoan.
20:00. Ballet proiekzioa, Aita Mari aretoan (sarrerak lehiatilan): Romeo eta Julieta, Londongo Royal Ballet eta operako bertsioa.
19:30. Opera proiekzioa: Carmen Royal Opera Houseko bertsioa.
20:00. Dantza garaikidea, Odietan:
- Lasala Burnt.
- DAB konpainiaren Non Zira, zuzeneko abesbatzarekin.
20:00. Iñar Sastre Trio jazz kontzertua: Iñar Sastre, Jon Piris eta Mikel Urretagoiena-Ravel 150, Oxford aretoan.
20:00. Donostiako Hamabostaldia Zumaian: Vivalma hirukoaren Numen (Musika barrokoa), parrokian.