Udako Bertso Saioak 2026

Getxo 2026(e)ko uztailaren 30(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 2(e)ra
  • Udako Bertso Saioak 2026

Algortako Kasinoko plazan, 13:00etan hasita, bertso saioak izango ditugu uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 2an.

Betiko lez, uztailaren 31n izango da Bertso Maratoia, San Inazio egunez. Eguerdiko saioaren ostean, entsalada eta sukalkia bazkalduko ditugu Algortako Gure Toki jatetxean, eta bazkalostetik gauera arte Algortako kale-tabernetatik bertsotan arituko dira Onintza Enbeita eta Igor Elortza maratoilariak.

Izena emateko idatzi 605704385 telefonora edota albegetxo@gmail.com helbidera. Animatu zaitezte!

Puede ser una imagen de una o varias personas, póster y revista

ALBE

Laburrean

  • Mota Bertsolaritza
  • Data 2026(e)ko uztailaren 30(e)tik 2026(e)ko abuztuaren 2(e)ra
  • Ordutegia13:00
  • LekuaKasino plaza
    Getxo
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Getxo

Non