2025eko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.
BOST PUNTA JAIALDIA. Ziudadela. Abuztuaren 5etik 21era. Astearte, asteazken eta ostegunetan. 20:00.
Kaleko arte eta zirku ikuskizunak, dantza eta akrobaziekin uztartuta.
*Abuztuak 05, asteartea. 21:00etan
Jazoerak / Sucesos
Kukai Dantza
Dantza eta musika ikuskizuna zuzenean, Martin Harriague Baionako koreografoarekin eta Adriana Bilbao dantzariarekin elkarlanean.
Jatorri ezberdineko hainbat dantza pieza nahasten dira, euskal kultura tradizionalaren eta flamenkoaren erritmo ezberdinak partekatuz, hala nola Ezpata Dantza, fandangoa eta Jauziak. Zuzeneko txalaparta eta beat box musika, saxofoi eta akordeoiarekin batera.
(Iruña 2100 urteko elkarbizitza programaren barruan kokaturiko ikuskizuna)
*Abuztuak 6, asteazkena. (2 emanaldi:19:00etan eta 20:30ean).
Noso3
Manoamano
Zirku-ikuskizun bat da, zeinetan uztartzen baitira masta txinatarra, malabarak eta antzerki fisikoa. Horrek guztiak proposamen paregabea eta liluragarria sortzen du. Giza txotxongiloak balira bezala, pertsonaiek ametsen mundura eramanen gaituzte, zeinetan objektuek grabitateari iskintxo eginen baitiote gorputzengandik ihesi eta, goi-goitik, munduari desafio eginez.
*Abuztuak 7, osteguna
Somos
Circuspunto
Unibertso berezi horretan, bertakoek mugimenduaren, akrobaziaren eta dantzaren bitartez ulertzen dute elkar. Pertsonaiek konfiantza dute bata bestearengan, hainbestekoa non norberaren bizitza bestearen eskuetan uzteko gai baitira. Gizakien itzalen, argien, musikaren eta umorearen gaineko gogoeta bat da.
*Abuztuak 12, asteartea
Infinit
Cia Seon
Pertsonaia xelebre eta burugabe batzuek zalantzan jarriko dituzte inguruan dugun ororen hasiera eta bukaera lausoak. Akrobazia, Washington trapezioa, clown-a eta dantza dira umore existentzialistaren zurrunbilo horren osagaiak.
*Abuztuak 13, asteazkena
Loratzen
Zirkun zirko
Antzezpenez, musikaz eta umore askoz jantzitako ikuskizuna da. Loreak hazten diren moduan loratzen da gure bizitzaren bidaia: etenik gabe. Zer gertatuko litzateke nahastuko bagenituzke ametsak, lagunekin egindako bidaiak, umorea eta sentsibilitate handia?
*Abuztuak 14, osteguna
Tenet
Eunoia kolektiva
Tenet formatu handiko ikuskizun bat da: zortzi akrobata eta musikari bat arituko dira agertokian. Lagun batzuk oreka akrobatikoak eginen dituzte grabitatea desafiatuz. Horrela jolasean ari direla, pentsaraziko digute nola ikusten dugun gure inguruko errealitatea, eta aztertuko dute zer gertatzen den hankaz gora jartzen dugunean inguruari begiratzeko gure modua.
*Abuztuak 19, asteartea
Ardatzak
Zirkozaurre
Haurtzaroaren oroitzapen gozoa, zeinetan jolasean aritu baikinen diaboloekin, pilotarekin, zibekin, kanikekin eta txapekin. Gorka eta Imanol malabaristek jira eta bira ibili behar dute egonkor egoteko. Diaboloen antzera. Egiaz eta poesiaz beteriko omenaldia.
*Abuztuak 20, asteazkena. 21:00etan
Yûgen
La banda TC
Zirku garaikidea, akrobaziak, malabarak eta dantza uztartzen dituena. Argi-ilunen denbora-espazioetan dabiltzan hiru arima elkartuko dira eta bizitzaren bidaia erakutsiko digute.
*Abuztuak 21, osteguna
Sinsolo
Faltan7
Egoera komikoen, pertsonaia kutunen eta zenbait zirku-teknikaren bidez, hala nola bertikalak, porteak, bizikleta akrobatikoa eta masta, ikuskizun horrek nabarmentzen du zer garrantzitsua den naturarekiko lotura eta zer baliotsua den norbanako bakoitza, bere esperientzia eta emozio berdingabeekin.