Abuztuaren 14tik 18ra, Deba eta debarrak jai giroan murgilduko dira San Rokeak ospatzeko, eta Manolo Pascualek emango die hasiera aurten, ohiko txupinazoaren jaurtiketarekin.
Programa osoa Debako Turismo Bulegoan dago eskuragarri; ekintza eta ekitaldi desberdinetarako sarrerak, halaber, abuztuaren 4an jarriko dira salgai, Turismo Bulegoan ere.