Jaraialdia 2025: "B.O.B.A.S"

Asparrena 2025(e)ko Abuztuak 16
  • Jaraialdia 2025: "B.O.B.A.S"

Jaraialdia 2025 - Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiaren barne.

B.O.B.A.S., Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales (Hilobietako Ekitaldien Orkestra Banda Benefikoa)

Musika banda apal batek ehorzketa zeremoniak antolatzen ditu, baina oraingoan apaiza eta hildakoa ez dira iritsi. Oso itxaronaldi deseroso eta tamalgarria partekatuko dute familiarekin eta lagunekin batera. Tronpeta, bonbardinoa, kutxa eta txindatarekin; B.O.B.A.S. hirukoteak egoera dramatiko bat istripuz beteriko komedia bihurtuko du. Clown klasikoko eta, aldi berean, garaikideko hirukote honek hildakoaren atzerapena baliatuko du oinarrizko kontuez barre eginarazteko.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Jimena Cavalletti
  • Antzezleak: Lisa Madsen, Laia Sales, Jimena Cavalletti

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaJimena Cavalletti
  • Data 2025(e)ko Abuztuak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAraia - Prao
    Asparrena
  • Ikusi agenda Asparrena

Non