2026-2027ko kultur ikastaroak eta tailerrak (Bilbo)

Bilbao 2025(e)ko irailaren 9(e)tik 2026(e)ko irailaren 23(e)ra
  • 2026-2027ko kultur ikastaroak eta tailerrak (Bilbo)

Bilboko Udalak jakinarazi du adinekoentzat antolatzen dituen kultura-, berdintasun- eta osasun-arloko udal ikastaro eta tailerren zozketaren emaitza zein den. Zozketa horren bidez, zehaztu da zeintzuk diren izen-ematea formalizatzeko eguna eta ordua. Epea irailaren 9tik 23ra bitartean egongo da zabalik.

Irailaren 3an, bi zozketa egin ziren: bata adinekoentzako kultura-, berdintasun- eta osasun-ikastaroetarako, eta bestea aisia- eta kirol-ikastaroetarako.

Adinekoentzako kultura-, berdintasun- eta osasun-arloko programetarako egindako zozketak hitzordua esleitzen du izen-ematea formalizatzeko, baina ez du inolaz ere bermatzen ikastaroetan plaza lortzea. Irailaren 9tik 23ra bitartean, bi egunak barne, izen-ematea egin beharko da zozketan lortutako hitzorduan esleitzen diren eguna eta ordua kontuan hartuz. Izen-ematea www.bilbao.eus udal webgunearen bidez edo 944 010 010 (edo 010) telefonora deituta egin ahal izango da, astelehenetik domekara, 08:00etatik 20:00ak arte.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2025(e)ko irailaren 9(e)tik 2026(e)ko irailaren 23(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Bilbao

Non